Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001

 

I. ATARIKOA

(Inazio Mujika Iraola)

 

II. SAIOZ SAIO

 

III. KRITIKA

 

TO ARRAPOSTUAK (Karlos Aizpurua)

Hitz bi

1 Binakako saioetako erantzunak

Donibane Garazi

Amurrio

Lesaka

Hitz erdi bat

2 Bakarkako saoietako erantzunak

-Hasierako puntuak

-Puntuei erantzunak

Donibane Garazi

Legazpi

Amurrio

Lesaka

Elorrio

-Beste hitz erdia

GAIAK ERE BADU IKUTUTAKOAN NABARMEN GERATZEN DEN ALDEA (Rufino Iraola)

 

FINALEKO MATAZAN (Joxerra Garzia)

 

IV. IRITZIAK

 

V. DOINUAK

(Joanito Dorronsoro)

 

VI. ERANSKINAK

 

 

 

III.KRITIKA / TO ARRAPOSTUAK (Karlos Aizpurua)


HITZ BI

Lantxo honetan final laurdenetako saioetan barrena bertsolariek erakutsi duten erantzuteko jarrerari erreparatu diogu, ihardesteko moduari buruzko iruzkinak egiteko asmoz. Erantzuteko jarrera hori, Antton Kazabon eta Josu Telleriaren galbahean pausatu harri bitxietan xerkatu dugu.

Bat-bateko erantzunak gozatu ohi gaitu, bat-batekotasun berarengatik eta erantzunaren ederrarengatik. Kantu kidearen arrazoia edo gai-emailearen puntua arrazoi berri batez iraultzeko bat-bateko gaitasunak urre gorria balio du. Erantzuteko modua ez da bat, eta bidea ez da bakarra. Gaia emanda bakarka kantatu bertsoak bazter utzi ditugu, gure xedea gogoan, hemen ez baitzaizkigu aztergarri. Binakako lanetan elkar erantzuteko jarreran eta bakarka hasierako puntuei emandako arrapostuetan ipini dugu arreta. Izan ere, bertsolariek final laurdenetako ariketetan bi kasu horietan baizik ez zuten ihardesteko parada. Binakakoan ez da bertso-aldi orotan gertatzen, baina bertsolariek erantzuteko nahikari hori erakutsi dutelarik, bertso-aldiaren emaitza ona izan da ardurenean. Zer esanik ez hasieran emandako puntuen kasuan. Azkenik esan, aitatzea merezi zuela iruditu zaigularik, bestelako iruzkin arinik ere egin dugula, testuinguruari, joskerari edo errimari buruzkoak besteak beste.