|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
(Inazio Mujika Iraola)
URRATS GILTZARRRI BAINO AREAGO (Andoni Egaña)
HIRU BERTSO ETA BI IRUZKIN (Jon Sarasua)
GAIAK JARTZEAREN KATRAMILA (Laxaro Azkune-Manuel Olano)
ATZO ETA GAURKO TXAPELKETAK (Iñaki Murua)
(Joanito Dorronsoro)
|
IV. IRITZIA / URRATS GILTZARRI BAINO AREAGO (Andoni Egaña)
Txapelketa Nagusi orok ondorenean dakarren iritzi eta ideia zurrunbilotik bat atera nahi nuke, lan honen ardatz izan dadin. ARGIA astekariak antolaturiko mahainguruaren (30) galdera giltzarria honakoa zen: aurtengo Txapelketa zer izan da urrats edo giltzarri? Neuk eta hitz bitan erantzun behar banu, urrats izan dela erantzungo nuke, giltzarri baino areago. Baina bereizi egingo nituzke pertzepzioen esparruak. Seguraski, bertsogintza kanpoenetik segitzen duen bertsozalearentzat ( hedabideek eragin handiagoa dute noski hauengan beste inorengan baino) giltzarri ere izan da txapelketa hau. Kanpoenetik oso berdin, artean heldugabe eta etorkizunerako zalantzakor ikusten zen belaunaldiak erakutsi baitu, desberdina dela, heldua eta etorkizunerako ziurra. Bertsozaleriaren barrueneko jarraitzailearentzat aldiz, urrats izan dela esango nuke. Ez da proposamen guztiz berritzailerik izan . Berrituek, ñabarduren maila izan dute, ez ikuspegi orokorra. Bertsolari bakoitzak zekiena eginez segi du ( batzuk besteek baino suerte eta arrakasta handiagoz eta batzuk besteek baino gogoeta maila eta lanketa handiagoz). Barrueneko ikuspegi horri lotuko natzaio, niri hala dagokidalako batetik, eta bestetik, liburu hau eskuartean daukana, horrexegatik bakarrik ere, barrueneko bertsozale jotzen baitut. Hona hemen, bertsogintzaren aldetik nabarmenduko nituzkeen zenbait alderdi: |