|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
(Inazio Mujika Iraola)
1. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA 2. TXAPELKETAREN ANTOLAKETA ETA EGITURAZ 2. Gai-jartzaileak eta aurkezleak 7. Babesleak eta laguntzaileak 3. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK 4. BAT-BATEKO BERTSOAK EPAITZEKO IRIZPIDEAK
|
VI.
ERANSKINAK / TXAPELKETAREN ANTOLAKETA ETA EGITURAZ 5.- SAILKAPENAK eta EGUTEGIA: 5.1.- Sailkapenak: Azken Laurdenak: Hogeita hamar bertsolarik eman diote hasiera txapelketari: izena eman duten 1986, 1989 eta/edo 1993ko finalistek, bi (36), eta herrialdeetatik sailkatutako hogeita zortziek; saio bakarrera lehiatu dira 6 bertsolariko 5 taldetan banatuta. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasa da hurrengo fasera; puntu gehien batu dituztenek osatu dira finalaurrekoak. Final Aurreak: Hemezortzi bertsolarik jokatu dute fase hau: 1997ko finalistek (37) txapelduna eta bigarrena izan ezik, sei, eta azken-laurdenetatik sailkatutako hamabiek. Bi saiotara lehiatu dira 6 bertsolariko 3 taldetan banatuta; taldeen osaketa aldatu egingo da lehen itzulitik bigarrenera. Bi saioetako puntuaketak baturik, puntu gehien lortu dituztenak joan dira finalera. Finala: 1997ko txapelduna, Andoni Egaña, eta finalaurreetan puntu gehien eskuratu dituzten zazpi bertsolariak lehiatu dira (38). Goiz-arratsaldeko saioa izan da. Zortzi bertsolariak lehiatu dira goizeko saioan eta arratsaldekoa lehen zatian, eta punturik gehien batu dituzte bien artean jokatu da Txapela. Egun osoko jardunean puntu gehien metatu dituena izan da txapeldun berria. 5.2.- Egutegia: Azken Laurdenak DONIBANE
GARAZIn, urriaren 21ean, igandea,16:30etan LEGAZPI,
urriaren 27an, larunbata, 18:00etan AMURRIO,
urriaren 28an, igandea, 17:00tan LESAKA,
azaroaren 3an, larunbata, 18:00tan ELORRIO,
azaroaren 4an, igandea, 17:00etan Final Aurreak Lehen Itzulia ETXARRI
ARANAZ, azaroaren 17an, larunbata, 18:00etan MARKINA,
azaroaren 18an, igandea, 17:00etan AZPEITIA,
azaroaren 24an, larunbata, 18:00etan HENDAIA,
azaroaren 25ean, igandea, 16:30etan BILBO,
abenduaren 1ean, larunbata, 18:00etan TOLOSA,
abenduaren 2an, igandea, 17:00etan.
DONOSTIA,
abenduaren 16an, Belodromoan, 11:00etan eta 16:30etan
|