Bat-bateko bertsoak idatziz emateko irizpideak

 

SARRERA

 

EGILEAK

 

I. TESTUARI DAGOZKION IRIZPIDEAK

 

II. KOKAPEN IRIZPIDEAK

 

III. BERTSO-LANEN IZENDAPENA

III. BERTSO-LANEN IZENDAPENA

Bertso-lanak honela izendatuko dira:

Hasierako agurra
Bukaerako agurra
Agur berezia. Sail honetan sartzen dira bertso bidez egiten diren: sari hartzeak, sari emateak, hileta agurrak, eskaintzak, omentzeak, eskertzeak eta aurkezpenak.
Bakarka, azken-aurreko puntua emanda
Bakarka, azken puntua emanda

Bakarka (1), gaia emanda
Bakarka (1), gauza gaitzat emanda
Bakarka (1), hitza gaitzat emanda
Bakarka, lau (2) oinak emanda
Bakarka, lehen puntua emanda
Bakarka, oina emanda.
Bertsolariari, bertsoan erabili beharreko oin bat ematen zaionean.
Binaka (3), gai librean
Binaka (3), puntutan gai librean
Binaka (3), puntutan gaia emanda

Seinaka (4), gaia emanda batek besteei. Bertsolari batek banan-banan beste bertsolari guztiei kantatzen dienean. Bertsokideen erantzunak jasotzen baditu, horiek ere bertsoaldi berean sartuko dira.
Seinaka (4), gaia emanda besteek bati. Bertsolari guztiek banan-banan bertsolari bakarrari kantatzen diotenean. Bertsolari honen erantzun-bertsoak ere bertsoaldi berean sartuko dira.

*Kartzelako lana. Edozein delarik ere ariketa, adierazi egingo da kartzelako lana bada. Adibidez:

kartzelako lana: bakarka, gaia emanda
kartzelako lana: binaka, puntutan gaia emanda