Bertsozale Elkartea
        <language>eu</language>  
        <link>http://www.bertsozale.com</link>   
"Mendeuliak" eta "Sorgin-Orratzak" Beterriko finalean
           <description>Iragan larunbatean Beterriko txapelketaren bigarren finalaurrekoan final handirako txartela eskuratu zuen "Mandeuliak" taldeak "Armiarmak" taldearen aurka. Honenbestez, datorren larunbatean, otsailaren 13an, jokatuko den finalean, "Sorgin-orratzak" eta "Mandeuliak" arituko dira.
Finala Villabonako Irritzi elkartean izango den bertso afarian jokatuko da, 20:30etatik aurrera.
"Sorgin-orratzak": Iņaki Apalategi, Ander Lizarralde, Unai Muņoa.
"Mendeuliak: Iņaki Gurrutxaga, Agin Rezola, Jon Martin.
Afariaren prezioa 15 eurokoa da eta txartelak, aldez aurretik, Larramendi Bazkunaren egoitzetan, liburudendetan  eta Irrintzi Elkartean bertan eskura daitezke.</description>
Estitxu Arozena nagusitu zen Garesen
           <description>Taula gainetik hiru urtez Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu gabe izan ondoren, Estitxu Arozena gogotsu itzuli da aurtengora.
Larunbatean Garesen egin zen lehen faseko azken saioan lehenengo postua eskuratu eta finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu zuen.
Alde handia atera zion bigarren sailkatuari, bakarkako ariketa ederra osatu zuen Eneko Lazkoz etxarriarrari. Hirugarren eta laugarren, Xabier Terrerosek eta Jon Elizetxek egin zuten eta horiek ere lortu zuten finalaurrekoetarako sailkapena.
Puntuazioa: Estitxu Arozena, 407; Eneko Lazkoz, 386; Xabier Terreros, 382; Jon Elizetxe, 367,5; Alazne Untxalo, 333; Ioar Tainta, 318.</description>
ARABAKO kuadrilla arteko I. BERTSO txapelketa 2010
           <description>Herrialdeko bertsolaritzaren oinarria sendotu eta ziurtatu asmoz, eskualdeka osatutako taldeetan bertsolari-bertsozaleak elkartu eta herrien eta eskualdeen arteko bertsolari txapelketa antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak.
Bederatzi taldek hartuko dute parte eta talde bakoitzean Arabako kuadrilla bereko kideak elkartuko dira.
Kanporaketa fasea otsailaren 19an abiatuko da. Hiru liga jokatuko dira eta bederatzi taldek hartuko dute parte. Afari formatuko saioak izango dira.
Finalaurrekoetara sei talde igaroko dira eta hiru saio jokatuko dituzte, jaialdi formatuan.
Finala maiatzaren 8an izango da. Finalerdietan sailkatutako lehenengo bi taldeek jokatuko dute bazkari-jaialdi formatuan.
http://www.bertsozale.com/euskara/txapelketak/araba2010/aurkezpena.php</description>
Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?
           <description>Uztailean eta irailean bertso udalekuak izango dira aurten ere, guztira 5 txanda egingo dira: Muxika (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), Iraņeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa) eta Zuhatza (Araba). 
Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte. 
Izena emateko epea: martxoaren 13ra arte dago zabalik.</description>
Bertsoz "HUSTUBETEHUSTU"
           <description>Bertso Egun osoa ospatu genuen larunbatean.
Eguerdian bertsolariak Donostiako kaleetan barna aritu ziren kantuan: Boulevardeko kioskoan, Bretxako azokan eta Alde Zaharreko tabernetan.
Arratsaldean Hustubetehustu ikuskizuna eskaini zen Kursaaleko areto nagusia gainezka zegoela. Jorge Oteiza artista izan zen ikuskizunaren ardatza eta, eskenaratze soil eta dotorean, Andoni Egaņak bikain helarazi zizkien bertaratutakoei Oteizaren ideiak, pasadizoak, ibilbidea. Ideia horietan oinarrituriko gaiak jarri zizkien Unai Elizasuk bertsolariei eta bi orduko ariketa interesgarria osatu zuten. Bertsolarien jarduna Kukai-Ttanttaka taldearen dantza koreografiarekin uztartu zen. Ongi uztartu ere.
Kursaaleko jatetxean afalostean Bertso Egunerako propio prestatutako bi emankizun eskaini zituzten Miren Amuriza eta Maddalen Arzallusek eta Aitor Sarriegi eta Jon Goenagak. Ondoren, Kopla Txapelketa bizkorra egin zen. Publikoaren aburuz, finalean Aitor Mendiluze eta Jone Uria berdinduta geratu ziren.</description>