eman izena!!!

informazioa pdf-an eskuratu hemen

 

LIGI-ATHEREI, ZUBEROA

Adina: 9-12 urte
Lekua: Ligi-Atherei
(Zuberoa), aterpetxea

Txandak:

1. txanda: uztailak 1-6
2. txanda: uztailak 7-12
2. txanda osatuta dago
Prezioa: 150 €
Lagun kopurua: 30

 



Ezaugarriak:
Zuberoaren bihotzean kokatua den herri ttipia, Holtzarte eta Kakueta arroiletatik hurbil; frontoia, igerilekutik gertu. Akerbeltz Garagardo Lantegira bisita gidatua.

30 lagun zoro, erditan adar joka, erditan bertsulari handienekin kalakan, bertsutan, pilotan, ez lotan...

Hartu zure lekua bertso paradisuan!

 


EULATE, NAFARROA

Bi txanda hauek osatuta daude!

Adina: 12-15 urte
Lekua: Eulate
(Nafarroa), aterpetxea
Txandak:
1. txanda: uztailak 7-16

2. txanda: uztailak 18-27

Prezioa: 165 €
Lagun kopurua: 20

 




Ezaugarriak: Nafarroa garaian, Urbasaren magalean kokatua dagoen herri txikia da Eulate. Frontoia eta igerilekua hurbil izango ditugu gure gozamenerako eta Urbasako Mendilerrora txangoa egingo dugu bertan Urederko ur jauzia eta Pilatosen balkoia ezagutuz, Lizarran egun pasa egingo dugu...

Nafarroako Erresumako errege izan nahi baduzu... hauxe duzu aukera paregabea!!



AUBIXA (ELGOIBAR), GIPUZKOA

Adina: 15-18 urte
Lekua: Elgoibar
(Gipuzkoa), aterpetxea
Egunak: uztailak 10-19
Prezioa: 165 €
Lagun kopura: 30

 

 





Ezaugarriak:
San Pedro auzotik gora, Aubixa baserrian egingo dugu gure bertso "basetxea". 30 lagun baserri batean bilduta, jolas, kirol, bustialdi, mendi irteera eta bertso saioez gozatzen. Arrate auzora bisita, kostaldera txangoak... eta inguruko bertsolari "handienak" ere etorriko zaizkigu bisitan.

Zatoz Maritxurekin iturrira!

 

 

ZUHATZA, ARABA

Adina: 10-12 urte
Lekua: Zuhatza uhartea (Araba)

Egunak: irailak 2-5

Prezioa: 80 €
Kopurua: 70



Ezaugarriak:
Ur kirolak, bertso-jolasak, kantaldia, bertso-saioa, gau-bela magikoak, "piropoposta"...

Zuhatzako uhartean bustialdi ederrak hartu nahi badituzu, zatoz! "Mac Giverrek" eta "Superwomanek" ere dar-dar egingo dute bertso-abentura honetan!

IZENA EMATEKO EPEA: 2008-05-05

IZEN-EMATEA eta MATRIKULA

Izen deiturak: *
Helbidea: *
Herria:  
P.K:  
Probintzia:
Telefonoa: *
E-mail:  
Jaioteguna: *
Bertso-eskola:
Txanda hautatu: *

Ligi-Atherei (1. txanda) uztailak 1-6 (150€)

Aubixa uztailak 10-19 (165€)

Zuhatza irailak 2-5 (80€)

 
Si desea recibir la información en castellano, rellene la casilla:

Si vous voulez recevoir l'information en français, marquez ici:



Epea: 2008ko maiatzaren 5a
Txanden osaketa: aurreikusitako kopurua gainditzen bada, izena ematen duten lehenak izango dute aukera.
Matrikula: izena ematen dutenekin harremanetan jarriko gara matrikularen ordainketa nola egin esateko.
Informazio gehiago:

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Igeldo ibilbidea 25-behera
20008 Donostia
E-mail: transmisioa@bertsozale.com
Telefonoa: 943217798

Antolatzailea:

Bertsozale Elkartea
Babesleak:

Eusko Jaurlaritza, Euskara Saila
Udalbide
Gasteizko Udala
Elgoibarko Udala